A+ | A- | Reset
 
   
 
 
Aurkezpena
 
   
Aurkezpena
Antolakuntza
Ezaugarriak
Egitaraua
Izen-ematea
Dossierra
Sarbidea





 
Aurkezpena

XML oinarri-oinarrizko teknologia da eta gaur egungo informatikaren arlo askotan dago integratuta. Web aplikazioen munduan asko erabiltzen da (hor dago Ajax teknologia, esate baterako) eta web zerbitzuekiko komunikazioaren euskarri nagusia da. Bestalde, era askotako dokumentuak kudeatzeko erabiltzen da: liburutegi digitalak, testu-corpusak, e-merkataritzako informazioaren errepresentazioan eta transferentzian, eta abar. Datu-baseen munduan ere garrantzia hartzen ari da, datu-transferentziarako euskarri gisa ez ezik, baita biltegiratzeko formatu bezala ere.

Beraz, gaur egun XML eta bere inguruko teknologia menderatzeak balio handia du eta informatikariek ez ezik beste arlo batzuetako profesionalek ere izan beharko lukete XMLren gaineko prestakuntza eta trebakuntza.

XMLren helburu nagusia datu egituratuak informazio-sistemen artean elkartrukatzea da, Internet bidez, batez ere. Testu hutseko formatua da eta horrek asko errazten du informazioaren transferentzia, plataformekiko  independentzia lortuz. Unicode onartzen du (edozein hizkuntzarentzako baliagarria da) eta, makinek ez ezik, pertsonek ere irakurri eta interpreta dezaketen formatu autodokumentatua da.

W3Ck (World Wide Web Consortium) gomendatzen du eta nazioarteko estandar libre eta doakoa da. Gaur egun asko erabiltzen da, nola dokumentuak biltegiratzeko hala prozesatzeko.

 

 
 
Antolakuntza
 
Asmoz fundazioa
EHU-ko bermearekin

Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
  
Eusko Ikaskuntza

logo dipu
   
 
   
 
Copyright Infotmation overhere. | designed by CanaanDesign